Segidan duzuen hau ikasbil.net gunetik hartu dut, eta hauek era berean Katixa Agirreren blogetik... Irakurri itzazue galderak...zenbat aldiz egon zarete horrelako egoera baten aurrean? Zein izan da etxe bat alokatzerakoan bizi izan duzuen egoerarik xelebreena/tristeena/barregarriena/kritikagarriena/...? konta, konta..
Maizterraren castinga
Non egiten duzu lan?
Zenbat kobratzen duzu?
Erakutsiko didazu zure kontratua?
Erakutsiko didazu nomina?
Bankuko abala?
Bikote-kiderik bai?
Zenbat denbora daramazue batera?
Zenbat irabazten du besteak?
Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin?
Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk?
Diogenes sindromerik?
Umeak izateko asmorik?
Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak?
Erretzen duzue?
Intsentsua piztea gustuko duzue?
Edaten duzue?
Ura bakarrik?
Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue?
Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue?
Lagunekin afariak eta familiarekin bazkariak egiteko asmorik?
Kontraturik ez dugu egingo eta ezingo duzu hau deklaratu, ados zaude?
Ondo da, datorren astean deituko dizut, eskerrik asko etortzeagatik.
Astebete pasa da. Oraindik ez didate deitu. Suposatzen dut galderaren batean edo bestean hanka sartuko nuela (zer izango zen? animaliak gustatzen ez zitzaizkidala? beti oinetakoak kentzen nituela esaterakoan ez nintzela oso sinesgarria izan?).
Hurrengo casting-ean hobeto egiten saiatuko naiz. Momentuz, pisurik gabe jarraitzen dut, baina ez dut esperantza galdu.
* Katixa Agirreren blogetik hartua

Aupa lagunak!!
ResponderEliminarOrain ez daukat denborarik idatzeko!!baina gero kontatu dizkizuet nire pasadizoak!!hamazortzi urtetik, duela sei urtera, etxe batzuk konpartitu nuen...orduan, asko dauzkat!
oso ondo!! ea, ea..kontatu, kontatu... (baina denek kontatu eh, ez bakarrik Rutek...) ;)
ResponderEliminarmx!