Pasa den astean denek argudio testutxo bat idatzi zenuten, birtziklaia eta zaborrak gaitzat hartuta. Hemen dituzuen hauek zuetako batzuek idatzitako artikuluak dira. Irakurri itzazue eta ondoren, utzi zuen iritzia... zuen ustez, zein da irtenbide posible bat? Eztabaida girotzeko orain gutxi Gipuzkoan grabatu duten "flashmob" bat duzue ikusgai, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren aurka.
Hasteko, esan behar dut gu garela egoera honen errudunak. Gure bizimodua ez da naturarekin elkartasunean bizi. Azken hamarkadak gure gizartea eta lantegiek hondakinak bikoiztu dituzte.
Era berean, plastikoaren agertzearekin, sortu ziren hondakin ez biodegradableak. Hau da, gure zabortegiak gero eta handiagoak dira eta gure eskuetan dago hau murriztea. Utopikoa da kontsumo arduratsua gure gizartean baina posiblea da txipa aldatzea.Badaude beste baliabideak gure zaborrak murrizteko. Adibidez, konpostaren bidez. Petroleoak agintzen duen mundu honetan, biometanizazioarekin energia berria lortuko dugu eta zaborrei beste berrerabilpena emango diegu.
Hitz gutxitan, beharrezkoa da birtziklatzea. Nahiz eta kontsumo munidialak ez daukan muga, garrantzitsua da zerbait birtziklatzea. Argi dago gure hurrengo belaunaldiek eskertuko digutela.
Beste artikulu honetan, egileak irtenbide posible bat aurkezten du:
Jende gehiegi gara munduan?
Agian, baina horrekin biziko gara. Egunero sortzen ditugu hamaika kilo zabor: plastikoak, ontziak, papera, botilak, metalak, egurra...denetik. Hori dena zabortegietan botatzea eta gordetzea posible ez denez, soluzioa aurkitu behar da.
Nire ustez, aukera onena ez da bakarrik birtziklaia, ez erraustegiak, ez konpostaia, denen arteko konbinazioa baizik, zabor mota bakoitzak beste birtziklaia behar baitu.
Amaitzeko, garrantzistsuena da denon kontzientzia eta kolaborazioa.
Momentuz bi artikulu hauek dituzue hausnarketa egiteko, hurrengo egunetan gehiago jarriko ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario