sábado, 30 de abril de 2011

Maitasuna egutegian

Aste honetan klaseko hiru kidek egingo dute blogeko lana... laster izango dituzue lan horiek hemen. Gaia: Maitasuna, San Valentin moduko egunak... Hasi pentsatzen zuen iritzia!

viernes, 29 de abril de 2011

Plazerrak...

Azken klasean plazerrei buruz hitz egin genuen eta "Foutaises" bideoa ikusi genuen:



Bideoa ikusi eta gero, komentatuko al dituzue zuei gustatzen zaizkizuen gauzak eta gorroto dituzuenak?

miércoles, 27 de abril de 2011

Aste Santua, erlijio edo opor?

jesukristo

 

Aste Santuko oporren ondoren hemen gaude berriro ere...Azpian duzuena Jakintza Ikastolako euskaljakintza blogetik hartua da,  eta Aste Santuari buruz idatzitako artikulu interesgarri bat da. Irakurri eta ondoren eman ezazue zuen iritzia gaiari buruz... ea eztabaida pixka bat sustatzen dugun... Animo!

Egilea: orey    
Aste Santua Jesukristoren hilketa gogoratzeko tartea da. Oroitzapen horren barruan, garizuma dugu. Kristautasunaren aldi liturgikoa hau Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa, eta otoitza, baraua eta limosna egitean datza. Berrogei egun horietan ezin da haragirik jan, esaterako. Egia da gure gertuko tokietan prozesio batzuk egiten direla egun hauetan. Egia da, halaber, fededunek ekimen hauetan parte hartu eta askok sentitu egiten dituztela egun hauek, baina badira beste asko erlijioa alde batera utzi eta opor garaitzat hartzen dituztenak. Beraz, nire galdera ondorengoa da: Aste Santua erlijio-ospakizuna, edo erlijioa aprobetxatuz oporretara joateko tartea da?
Zenbait tokitan asko errespetatzen da Aste Santua: Sevillan, Valladoliden… Hain urrutira joan gabe, Seguran prozesio garrantzitsuak egiten dira. Prozesio hauetan, Jesukristok bizi izandakoa gogoratzeko, herrikoek pauso izeneko figura erraldoi eta pisutsuak eramaten dituzte euren bizkarretan. Kofradiak izaten dira dira honen guztiaren arduradunak, eta komeni da jakitea pauso horietako bakoitza eramateko 60 bat pertsona behar izaten direla lehen aipatutako pisu itzelagatik.

auto-ilaraAurrekoa, baina, Aste Santuaren aurpegi bat baino ez da. Beste muturrean, kilometrotako auto-ilara izugarriak ditugu. Jende askok egun hauek oporretara joateko baliatzen ditu, Aste Santuaren benetako esanahia ahaztuz. Kotxea hartu eta kanpora joaten dira asko eta asko egun batzuk pasatzera, eguneroko lana, estresa eta zereginak alde batera utzi nahian. Espainia osoko errepideak kotxez betetzen dira eta istripu mordoa gertatzen da. Egun hauetan, zoritxarrez, heriotza tasa nahiko handia izaten da etengabe komunikabideek azaltzen diguten bezala. Bidaia egin ondoren, turistak prozesio garrantzitsu horietara joan joaten dira; baina ez benetan sentitzen dutelako, ikuskizun bat gehiago gisa hartzen dutelako baizik. Garizuma ere oso jende gutxik errespetatzen du eta horrela luze joko genuke gai honen inguruan.
Aurreko guztia kontuan izanda, hurrengo galderaren inguruan gogoeta egin dezazuen proposatu nahi dizuet: Aste Santua, oporra ala erlijio kontua da zuentzat?

lunes, 11 de abril de 2011

Etxe bat alokatzea...


Segidan duzuen hau ikasbil.net gunetik hartu dut, eta hauek era berean Katixa Agirreren blogetik... Irakurri itzazue galderak...zenbat aldiz egon zarete horrelako egoera baten aurrean? Zein izan da etxe bat alokatzerakoan bizi izan duzuen egoerarik xelebreena/tristeena/barregarriena/kritikagarriena/...? konta, konta..

Maizterraren castinga
 
Zenbat urte dituzu?
Non egiten duzu lan?
Zenbat kobratzen duzu?
Erakutsiko didazu zure kontratua?
Erakutsiko didazu nomina?
Bankuko abala?
Bikote-kiderik bai?
Zenbat denbora daramazue batera?
Zenbat irabazten du besteak?
Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin?
Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk?
Diogenes sindromerik?
Umeak izateko asmorik?
Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak?
Erretzen duzue?
Intsentsua piztea gustuko duzue?
Edaten duzue?
Ura bakarrik?
Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue?
Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue?
Lagunekin afariak eta familiarekin bazkariak egiteko asmorik?
Kontraturik ez dugu egingo eta ezingo duzu hau deklaratu, ados zaude?
Ondo da, datorren astean deituko dizut, eskerrik asko etortzeagatik.
Astebete pasa da. Oraindik ez didate deitu. Suposatzen dut galderaren batean edo bestean hanka sartuko nuela (zer izango zen? animaliak gustatzen ez zitzaizkidala? beti oinetakoak kentzen nituela esaterakoan ez nintzela oso sinesgarria izan?).
Hurrengo casting-ean hobeto egiten saiatuko naiz. Momentuz, pisurik gabe jarraitzen dut, baina ez dut esperantza galdu.

* Katixa Agirreren blogetik hartua

lunes, 4 de abril de 2011

Erraustegia bai, erraustegia ez? Zer egin zaborrekin?

Pasa den astean denek argudio testutxo bat idatzi zenuten, birtziklaia eta zaborrak gaitzat hartuta. Hemen dituzuen hauek zuetako batzuek idatzitako artikuluak dira. Irakurri itzazue eta ondoren, utzi zuen iritzia... zuen ustez, zein da irtenbide posible bat? Eztabaida girotzeko orain gutxi Gipuzkoan grabatu duten "flashmob" bat duzue ikusgai, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren aurka.



Hasteko, esan  behar dut gu garela egoera honen errudunak. Gure bizimodua ez da naturarekin elkartasunean bizi. Azken hamarkadak gure gizartea eta lantegiek hondakinak bikoiztu dituzte.

Era berean, plastikoaren agertzearekin, sortu ziren hondakin ez biodegradableak. Hau da, gure zabortegiak gero eta handiagoak dira eta gure eskuetan dago hau murriztea. Utopikoa da kontsumo arduratsua gure gizartean baina posiblea da txipa aldatzea.Badaude beste baliabideak gure zaborrak murrizteko. Adibidez, konpostaren bidez. Petroleoak agintzen duen mundu honetan, biometanizazioarekin energia berria lortuko dugu eta zaborrei beste berrerabilpena emango diegu. 


Hitz gutxitan, beharrezkoa da birtziklatzea. Nahiz eta kontsumo munidialak ez daukan muga, garrantzitsua da zerbait birtziklatzea. Argi dago  gure hurrengo belaunaldiek eskertuko digutela.


Beste artikulu honetan, egileak irtenbide posible bat aurkezten du:

Jende gehiegi gara munduan?

Agian, baina horrekin biziko gara. Egunero sortzen ditugu hamaika kilo zabor: plastikoak, ontziak, papera, botilak, metalak, egurra...denetik. Hori dena zabortegietan botatzea eta gordetzea  posible ez denez, soluzioa aurkitu behar da. 
Nire ustez, aukera onena ez da bakarrik birtziklaia, ez erraustegiak, ez konpostaia, denen arteko konbinazioa baizik, zabor mota bakoitzak beste birtziklaia behar baitu. 


Amaitzeko, garrantzistsuena da denon kontzientzia eta kolaborazioa.

Momentuz bi artikulu hauek dituzue hausnarketa egiteko, hurrengo egunetan gehiago jarriko ditugu.