miércoles, 23 de marzo de 2011

Kontu-kontari

Zer gertatuko litzateke txakur bihurtuko bazina? eta hegan egiten jakingo bazenu, zer egingo zenuke? Eta ipuin bateko pertsonaia izango bazina? Galdera hauei erantzun zieten larunbatetako klasekoek eta idazlan txiki bat egin zuten... Hona hemen batzuk:

Txakur bat bihurtuko banintz herriko etxe batean biziko nintzateke familia batekin. Goiz-goizean esnatuko nintzateke, nire jabea baino lehen, eta bere logelara joango nintzateke maitasunez eta laztanak eginez esnatzeko. Jabea pozik esnatuko litzateke eta nire bizkarrean laztan asko egingo lizkidake eta bere ondoan egongo nintzateke buztana mugituz eta saltoka.
Jabeak gosaltzean mahai azpian egongo nintzateke nire gosaria itxaroten. Oso ondo zaintzen nau nire jabeak. Gosaldutakoan txango txiki bat egingo genuke elkarrekin, jabea jubilatuta, erretiratuta, egongo litzateke eta. Etxerantz itzuliz txakur bizilagunekin aurkituko ginateke (gu baino beranduago jaikitzen direlako). Haien artean txakur eme oso polit bat egongo litzateke eta bere usaina gustatuko litzaidake.



Polita, ezta??? Orain,  beste bi idazlan hauetan hutsune batzuk geratu dira...beteko al dituzue??

Goiz-goizean esnatuko ___________ eta berehala nire jabearen bila abiatuko ___________, txixa egiteko. Gero kalean beste txakurren ipurdiak usainduko _______________. Parkean pilota batekin jolastuko nuke bazkaltzeko ordura arte. Etxean, jan ondoren, lokuluxka egingo _____________ eta gero, arratsaldean berriro parkera joango nintzateke kaka egitera. Parke ondoan dagoen ileapaindegira joango _______________ polit eta eder jartzeko eta beste txakur batzuekin ligatzeko. Batzuetan albaitariarengana joan behar izaten dut errebisio bat egiteko, baina oraindik ez da beharrezkoa joatea. Gauean, etxera joango nintzateke telebista ikustera, nire jabearen ondoan, lo geratu arte.

nintzateke                        nuke                                nintzateke
nituzke                                                                    nintzateke

 Guk hegan egingo bagenu munduan zehar buelta egingo __________. Lehenengo hegaldi motzak egingo __________, gure ahalmena eta erresistentzia frogatzeko. Hegaldi luzeak egin ahalko ____________, Europa bisitatuko genuke lehenengo eta gero Asiara joango ginateke, Amerikara, etab. 
Baina badago leku bat bisitatzea nahiko _____________: Zelanda Berria. Bere irlen gainetik hegan egingo genuke, argazki asko egingo_________________ gure familiari erakusteko... Gero irla bat aukeratuko genuke eta zuhaitzen gainean biziko ginateke, koalen lagunak izango _____________ eta "koalo"hizkuntza  hitz egiten ikasiko genuke.

genuke                                         genukeena                                       bagenitu
genituzke                                     genituzke                                         ginateke

ETA ORAIN, ANIMA ZAITEZTE ZUEK HORRELAKO ISTORIO BAT IDAZTEN! EA NOLAKOA DEN  ZUEN IRUDIMENA!!

2 comentarios:

  1. A ver, nire ustez hurrenez hurren:

    nintzateke/nintzateke//nituzke/nuke/nintzateke

    eta bigarrena:

    genuke/genituzke/bagenitu/genukeena/genituzke/ginateke

    Ondo daude?

    ResponderEliminar
  2. mmmmm...besteek zer uste duzue? Ongi egin ahal du?
    ;)

    ResponderEliminar