lunes, 20 de junio de 2011

Iritsi da eguna!

Kurtso amaiera iritsi da... Zorionak!! Eskerrik asko egin duzuen lanagatik!!! Bai hemen, bai klasean!!!

Plazer handia izan da!!



Eta gogoratu...eskura duzue euskara!!! 
 

miércoles, 8 de junio de 2011

Barnetegi ibiltaria

 Klasean honi buruz hitz egin genuen aurrekoan...eta begira, oinez egiten den barnetegi bat ere bada!!

http://www.berria.info/hara/851/euskararen_herrian_zehar.htm

Eta hauetaz gain, noski, Euskal Etxean antolatzen dugun barnetegi mundiala!!!! Animatu!!!

lunes, 6 de junio de 2011

Zenbakiak

Aahh (monegalen estilora)!!! Zenbakiak, zuen lagunak... Kubbu erabiliz, gurutzegrama txiki bat osatu dut. Bertan, zenbakiak ikusiko dituzue, eta idatzi egin behar dituzue, tarteak errespetatuz!! Hau da:

21 jartzen badu ez idatzi hogeitabat... baizik eta hogeita bat

Ados??? Ea lortzen duzuen dena egoki betetzea!!!

Zorte on!!!

Ariketa gehiago!! Eman egurra!!!

Hemen dituzue ariketak egiteko lotura pare bat!!!

Animo eta eutsi goiari!!

nor-nork lehenaldian
http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/indik_lehen_nor_nork.htm

nor-nori-nork lehenaldian
http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/indik_lehen_nnn.htm

eta nor-nori-nork nahasian (orainaldia-lehenaldia)
http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/indik_orainlehen_nnn.htm

miércoles, 1 de junio de 2011

jueves, 26 de mayo de 2011

Kubbu...oso aurkikuntza ona!



 Aupa!!!

Interneten saltseatzen ari nintzen eta hau topatu dut:
 http://www.kubbu.com/

Oso plataforma interesgarria da, on-line irakaskuntzarako!! Proba bat egitera gonbidatzen zaituztet... Bertan ariketak sortu daitezke (domino, memory, etab.) eta irakasle profil bat ireki dut, eta zuentzat, ikasle profil bat... Kuestioa da, kubbu-n sartu eta ariketak egin ahal dituzuela... Nik bat sortu dut orain, proba modura...domino moduko bat da, nor-nork lehenaldiarekin...

Sartzeko??"Student login" botoia zapaldu. Gero, "Your teacher" atalean : ekaitz.garate jarri eta password blogean sartzeko erabiltzen duzuen berdina da... Ondoren "practice activities" -en sartu eta han "proba" ariketa duzue... Famliarize edo solve galdetuko dizue (jolasteko modu ezberdinak)... zuek "solve" aukeratu eta lixto!! Lehenego jolas-ariketa hortxe duzue...

Egin ezazue proba eta esango didazue zer iruditzen zaizuen!

Eskerrik asko! Asteburu ona pasa!

miércoles, 25 de mayo de 2011

Errepasatzen hasteko garaia da...

Kurtsoa ia-ia amaitu da eta bada garaia errepasatzen hasteko. Orain arte, artikuluak, iritziak, albisteak, entzungaiak eta abar idatzi ditugu hemen.

Alderantziz hasiko gara, azkena ikusi dugun  nor-nork maitearekin. Paradigma ez baduzue gogoratzen, hona lotura interesgarri bat: egin klik hemen.

Eta errepasatzeko ba al dago betiko ariketa tipiko, klasikoak baino ezer hoberik. Google docs lotura honetan bi ariketatxo dituzue: batean, Nor-nork aditza lehenaldian errepasatzeko ariketa bat duzue eta bestean, Maria Luisa Irizar atletari eginiko elkarrizketa batean falta diren hutsuneak bete beharko dituzue.

Maria Luisa Irizar
Nor-nork lehenaldian

Ale, kurtsoa amaitzeko oso gutxi falta da eta azken txanpan gaude! Animo!!

lunes, 23 de mayo de 2011

Txikitan asko jolasten nuen…nola jolasten genuen?


Txikitan jolas bat anitz jolasten nuen. Bere izena “aulki jolas” da. Eta nola egiten zen?
Hasteko, jakin behar zenbat jende izan genuen. Eta gero, aulki zenbaki berdin, bat gutxiago, eduki behar genuen.
Orduan, borobil bat osatzen zen aulkirekin, eta gainera, bizkar-bizkarrez egon behar ziren. Oso garrantzitsua da aulkiko kokatzea.
Hasi baino lehen, guk aulki inguruan jartzen ginen, eta momentu horretan prest geunden!
Baina hoberena gelditzen zen: musika!
Abesti bat entzuten genuenean biraka ibiltzen ginen. Zera, bat-batean musika gelditzen zen eta aulki batean eseri behar ginen. Beraz, pertsona batek zutik geratzen zen, eta pertsona horrek kanporatzen zen, aulki bat ere, noski!
Segidan, jolas berriro hasten zen aulki bat geratu arte.
Jolas honek pozten gintuen.
Zer pentsatzen duzue? Dibertigarria izaten zen,ezta? Agian, jolasten nahi baduzue…goazen! Ez geratu begiratzen bakarrik, anima zaitez!
Noiz edo behin, aulki jolas, jokora aldatu zen…

Rut

lunes, 16 de mayo de 2011

Nire lehen zita...

Ai ama! Nire lehen zita aspaldiko izan zen. Hamalau urte nituela, eta nire herriko jaiak izan ziren. Dantzatzen nintzenean mutil bat agertu zen. Bat-batean mutilak ikusi ninduen eta mik ikusi nuen. Gauzak horrela izan ziren:
“Aupa neska! Ikusten nauzu?nik ikusi zaitudalako…zure lagunek abandonatu naute, eta nirekin etorriko zara pote bat hartzera..”
Beraz, nire lagunek abisatu ninduten eta berarekin joan nintzen.
Aurkezpenak ondorik, galdetu ninduen nork eraman gintuen jaiera? (nire lagunek eta ni), nola?, etabar.
Bi pote hartu genituen eta azkenean, muxu bat eraman ninduen…

Rut 

Rutek bere lehen zita azaldu duela aprobetxatuz, hemen dituzue ere beste klasekide batzuen lehen zitak...ai, zein politak diren (batzuk)!!...

Borjaren lehen zita: 
Nire lehen zita? Norekin? Zein zaila den bakarrik bat eskatzea. Denetik bat, berezi bat da hemen, Bartzelonan, neska batekin. Juxtu momentu horretan bere erlazioa amaitu zuen eta bazeuzkan sarrera pare bat Love of Lesbianen kontzertura joateko Razzmatazz aretoan. Beste sarrera bere lagun ohiarena zen baina nik okupatu nuen bere postua.
Ai! Zelako nerbioak neuzkan egun horretan. Zita bat Kataluniako neska batekin, hori, Bilboko gazte batentzat exotikoa da!! Nik bainu bat hartu nuen, nire arropa bereziena jantzi nuen eta Hugo Boss koloniaz blai busti nintzen. Gero, Marina metro ondoan, han zegoen bera... baina ez zegoen bakarrik, bere lehengusuarekin zegoen... Azkenean, ez zen gertatu ezer!! Kauenzotz!!


Xoséren lehen zita: 
Nire lehen zita oso aspaldi izan zen, 14 urte edo neuzkan eta. Herriko festetan neskatxa batekin ezaguera egin nuen eta eskatu nion hurrengo astean topatzeko beste festara elkarrekin joateko. Neska ez zen oso etsia, baina baietz esan zidan. Orduan, hurrengo larunbatean neskaren etxera joan nintzen, ahalik eta dotoreen. Neska etxeko atearen ondoan nire zain zegoen. Agurtu nuenean, barre entzun nuen etxe barruan. Eta maite zaitut edo goazen esan ahal baino lehen ur ontzi bat buruan erori zitzaidan.


Oriolen lehen zita: 
Nire lehen zita ez dut gogoratzen, egia esan. Orduan, nire azkeneko zitaz hitz egingo dut. Taberna batean geunden Bilbon eta elkar begiratu genuen, batez ere Iñigok begiratu ninduen. Gero irribarre batzuk eta gero, hurbildu zitzaidan eta kopa bat hartzera gonbidatu zidan. Asko hitz egin genuen gau horretan eta, azkenean, elkarrekin etxera joan ginen. eta oraindik elkarrekin gara.


Pereren lehen zita: 
Nire lehen zita parke batean izan zen, eskolatik gertu. Bere interesak nigan harritu ninduen. Bera bultzatu nuen trapezioan eta berak bultzatu ninduen ere. Ez nion ezer ukitu oraindik.


Asunen lehen zita:
Nire lehen zita oso zita txarra izan zen. Gizon hura asko gustatzen zitzaidan eta hark maite ninduela uste dut. Soineko berria eta min egin zidaten oinetako berriak jantzi nituen. Oso ederra nengoela esan zidan, baina dantzatzera ez ninduen eraman. Oinetakoen takoi bat puskatu zen, oinan min hartu nuen,baina bere besoekin ez ninduen hartu, eserita geratu ginen kafetegian. Egun hartan ez ninduen besarkatu.

jueves, 12 de mayo de 2011

Ariketak egiteko

Aurkitu dut web hau. IVAPekoa da, Atariko probak dira euskarazko puntuak lortzeko oposizioetan!!

http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/hizk_eskakiz_erduak/eu_3824/atari_eredua_e.html


Aterariko proba bakoitzak badauka bere erantzun orria!!

Borja

martes, 10 de mayo de 2011

Gaurko hitza

Gaurkoan tresna polit bat utziko dizuet hemen...egunero hitz berri bat ikasi edo errepasatu nahi baduzue, hemen duzue aukera:

http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/


Egunero hitz ezberdin bat aurkituko duzue, eta nahi baduzue, orrialdera ere harpidetu ahal zarete (katalanezko rodamots ekimenaren parekoa da)

On egin! :)

miércoles, 4 de mayo de 2011

Kaixomaitia.com

Gasteek gero eta gehiago sarean lagunak egitea ohitzen dituzte. Gazte asko pozez,harrotasunez esaten dute"hiru ehun eta hogeita bost lagun dauzkat"...Gazte asko lagunei bere gauzak azaltzeko eta lagun berriak aurkitzeko eta ligatzeko?, egunero webgunea erabiltzen dituzte. Gasteek zerbait edo norbait aurkitzeko webgunearekin erabiltzen eta gozatzen dute. Hori egitea haientzat oso erraza da.


Euskalerrian oso tresna ona ligatzeko izan ahal da. Jendea lotsatia,itxia omen da. Baina, esaterako, pertsona bat gustuko baduzu urratsa eman behar duzu, sedukzionaren artea erabili behar
duzu...Euskaldunek, Euskal Herritik kanpo desberdinak direla, uste
dut.
I.Arandiak eta V.Emeryk "Kaixomaitia.com" martxan ipini zuten eta gaur egun 1700 harpidedun inguru ditu. Gehienak gizonezkoak dira eta maila guztietako jendea dabil, normalean 32 urtekoa edo izango da.

Euskaldun web-gunenzaileek! Hemen dago helbide hau, laguntza oso ona bat da. Lehenengo kontaktutik hilabetera gertatzen da kontaktu fisikoa ematen du. Nire ustez harremanak egitea tresna interesgarria da.


Asun

sábado, 30 de abril de 2011

Maitasuna egutegian

Aste honetan klaseko hiru kidek egingo dute blogeko lana... laster izango dituzue lan horiek hemen. Gaia: Maitasuna, San Valentin moduko egunak... Hasi pentsatzen zuen iritzia!

viernes, 29 de abril de 2011

Plazerrak...

Azken klasean plazerrei buruz hitz egin genuen eta "Foutaises" bideoa ikusi genuen:



Bideoa ikusi eta gero, komentatuko al dituzue zuei gustatzen zaizkizuen gauzak eta gorroto dituzuenak?

miércoles, 27 de abril de 2011

Aste Santua, erlijio edo opor?

jesukristo

 

Aste Santuko oporren ondoren hemen gaude berriro ere...Azpian duzuena Jakintza Ikastolako euskaljakintza blogetik hartua da,  eta Aste Santuari buruz idatzitako artikulu interesgarri bat da. Irakurri eta ondoren eman ezazue zuen iritzia gaiari buruz... ea eztabaida pixka bat sustatzen dugun... Animo!

Egilea: orey    
Aste Santua Jesukristoren hilketa gogoratzeko tartea da. Oroitzapen horren barruan, garizuma dugu. Kristautasunaren aldi liturgikoa hau Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa, eta otoitza, baraua eta limosna egitean datza. Berrogei egun horietan ezin da haragirik jan, esaterako. Egia da gure gertuko tokietan prozesio batzuk egiten direla egun hauetan. Egia da, halaber, fededunek ekimen hauetan parte hartu eta askok sentitu egiten dituztela egun hauek, baina badira beste asko erlijioa alde batera utzi eta opor garaitzat hartzen dituztenak. Beraz, nire galdera ondorengoa da: Aste Santua erlijio-ospakizuna, edo erlijioa aprobetxatuz oporretara joateko tartea da?
Zenbait tokitan asko errespetatzen da Aste Santua: Sevillan, Valladoliden… Hain urrutira joan gabe, Seguran prozesio garrantzitsuak egiten dira. Prozesio hauetan, Jesukristok bizi izandakoa gogoratzeko, herrikoek pauso izeneko figura erraldoi eta pisutsuak eramaten dituzte euren bizkarretan. Kofradiak izaten dira dira honen guztiaren arduradunak, eta komeni da jakitea pauso horietako bakoitza eramateko 60 bat pertsona behar izaten direla lehen aipatutako pisu itzelagatik.

auto-ilaraAurrekoa, baina, Aste Santuaren aurpegi bat baino ez da. Beste muturrean, kilometrotako auto-ilara izugarriak ditugu. Jende askok egun hauek oporretara joateko baliatzen ditu, Aste Santuaren benetako esanahia ahaztuz. Kotxea hartu eta kanpora joaten dira asko eta asko egun batzuk pasatzera, eguneroko lana, estresa eta zereginak alde batera utzi nahian. Espainia osoko errepideak kotxez betetzen dira eta istripu mordoa gertatzen da. Egun hauetan, zoritxarrez, heriotza tasa nahiko handia izaten da etengabe komunikabideek azaltzen diguten bezala. Bidaia egin ondoren, turistak prozesio garrantzitsu horietara joan joaten dira; baina ez benetan sentitzen dutelako, ikuskizun bat gehiago gisa hartzen dutelako baizik. Garizuma ere oso jende gutxik errespetatzen du eta horrela luze joko genuke gai honen inguruan.
Aurreko guztia kontuan izanda, hurrengo galderaren inguruan gogoeta egin dezazuen proposatu nahi dizuet: Aste Santua, oporra ala erlijio kontua da zuentzat?

lunes, 11 de abril de 2011

Etxe bat alokatzea...


Segidan duzuen hau ikasbil.net gunetik hartu dut, eta hauek era berean Katixa Agirreren blogetik... Irakurri itzazue galderak...zenbat aldiz egon zarete horrelako egoera baten aurrean? Zein izan da etxe bat alokatzerakoan bizi izan duzuen egoerarik xelebreena/tristeena/barregarriena/kritikagarriena/...? konta, konta..

Maizterraren castinga
 
Zenbat urte dituzu?
Non egiten duzu lan?
Zenbat kobratzen duzu?
Erakutsiko didazu zure kontratua?
Erakutsiko didazu nomina?
Bankuko abala?
Bikote-kiderik bai?
Zenbat denbora daramazue batera?
Zenbat irabazten du besteak?
Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin?
Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk?
Diogenes sindromerik?
Umeak izateko asmorik?
Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak?
Erretzen duzue?
Intsentsua piztea gustuko duzue?
Edaten duzue?
Ura bakarrik?
Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue?
Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue?
Lagunekin afariak eta familiarekin bazkariak egiteko asmorik?
Kontraturik ez dugu egingo eta ezingo duzu hau deklaratu, ados zaude?
Ondo da, datorren astean deituko dizut, eskerrik asko etortzeagatik.
Astebete pasa da. Oraindik ez didate deitu. Suposatzen dut galderaren batean edo bestean hanka sartuko nuela (zer izango zen? animaliak gustatzen ez zitzaizkidala? beti oinetakoak kentzen nituela esaterakoan ez nintzela oso sinesgarria izan?).
Hurrengo casting-ean hobeto egiten saiatuko naiz. Momentuz, pisurik gabe jarraitzen dut, baina ez dut esperantza galdu.

* Katixa Agirreren blogetik hartua

lunes, 4 de abril de 2011

Erraustegia bai, erraustegia ez? Zer egin zaborrekin?

Pasa den astean denek argudio testutxo bat idatzi zenuten, birtziklaia eta zaborrak gaitzat hartuta. Hemen dituzuen hauek zuetako batzuek idatzitako artikuluak dira. Irakurri itzazue eta ondoren, utzi zuen iritzia... zuen ustez, zein da irtenbide posible bat? Eztabaida girotzeko orain gutxi Gipuzkoan grabatu duten "flashmob" bat duzue ikusgai, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren aurka.



Hasteko, esan  behar dut gu garela egoera honen errudunak. Gure bizimodua ez da naturarekin elkartasunean bizi. Azken hamarkadak gure gizartea eta lantegiek hondakinak bikoiztu dituzte.

Era berean, plastikoaren agertzearekin, sortu ziren hondakin ez biodegradableak. Hau da, gure zabortegiak gero eta handiagoak dira eta gure eskuetan dago hau murriztea. Utopikoa da kontsumo arduratsua gure gizartean baina posiblea da txipa aldatzea.Badaude beste baliabideak gure zaborrak murrizteko. Adibidez, konpostaren bidez. Petroleoak agintzen duen mundu honetan, biometanizazioarekin energia berria lortuko dugu eta zaborrei beste berrerabilpena emango diegu. 


Hitz gutxitan, beharrezkoa da birtziklatzea. Nahiz eta kontsumo munidialak ez daukan muga, garrantzitsua da zerbait birtziklatzea. Argi dago  gure hurrengo belaunaldiek eskertuko digutela.


Beste artikulu honetan, egileak irtenbide posible bat aurkezten du:

Jende gehiegi gara munduan?

Agian, baina horrekin biziko gara. Egunero sortzen ditugu hamaika kilo zabor: plastikoak, ontziak, papera, botilak, metalak, egurra...denetik. Hori dena zabortegietan botatzea eta gordetzea  posible ez denez, soluzioa aurkitu behar da. 
Nire ustez, aukera onena ez da bakarrik birtziklaia, ez erraustegiak, ez konpostaia, denen arteko konbinazioa baizik, zabor mota bakoitzak beste birtziklaia behar baitu. 


Amaitzeko, garrantzistsuena da denon kontzientzia eta kolaborazioa.

Momentuz bi artikulu hauek dituzue hausnarketa egiteko, hurrengo egunetan gehiago jarriko ditugu.

miércoles, 23 de marzo de 2011

Kontu-kontari

Zer gertatuko litzateke txakur bihurtuko bazina? eta hegan egiten jakingo bazenu, zer egingo zenuke? Eta ipuin bateko pertsonaia izango bazina? Galdera hauei erantzun zieten larunbatetako klasekoek eta idazlan txiki bat egin zuten... Hona hemen batzuk:

Txakur bat bihurtuko banintz herriko etxe batean biziko nintzateke familia batekin. Goiz-goizean esnatuko nintzateke, nire jabea baino lehen, eta bere logelara joango nintzateke maitasunez eta laztanak eginez esnatzeko. Jabea pozik esnatuko litzateke eta nire bizkarrean laztan asko egingo lizkidake eta bere ondoan egongo nintzateke buztana mugituz eta saltoka.
Jabeak gosaltzean mahai azpian egongo nintzateke nire gosaria itxaroten. Oso ondo zaintzen nau nire jabeak. Gosaldutakoan txango txiki bat egingo genuke elkarrekin, jabea jubilatuta, erretiratuta, egongo litzateke eta. Etxerantz itzuliz txakur bizilagunekin aurkituko ginateke (gu baino beranduago jaikitzen direlako). Haien artean txakur eme oso polit bat egongo litzateke eta bere usaina gustatuko litzaidake.



Polita, ezta??? Orain,  beste bi idazlan hauetan hutsune batzuk geratu dira...beteko al dituzue??

Goiz-goizean esnatuko ___________ eta berehala nire jabearen bila abiatuko ___________, txixa egiteko. Gero kalean beste txakurren ipurdiak usainduko _______________. Parkean pilota batekin jolastuko nuke bazkaltzeko ordura arte. Etxean, jan ondoren, lokuluxka egingo _____________ eta gero, arratsaldean berriro parkera joango nintzateke kaka egitera. Parke ondoan dagoen ileapaindegira joango _______________ polit eta eder jartzeko eta beste txakur batzuekin ligatzeko. Batzuetan albaitariarengana joan behar izaten dut errebisio bat egiteko, baina oraindik ez da beharrezkoa joatea. Gauean, etxera joango nintzateke telebista ikustera, nire jabearen ondoan, lo geratu arte.

nintzateke                        nuke                                nintzateke
nituzke                                                                    nintzateke

 Guk hegan egingo bagenu munduan zehar buelta egingo __________. Lehenengo hegaldi motzak egingo __________, gure ahalmena eta erresistentzia frogatzeko. Hegaldi luzeak egin ahalko ____________, Europa bisitatuko genuke lehenengo eta gero Asiara joango ginateke, Amerikara, etab. 
Baina badago leku bat bisitatzea nahiko _____________: Zelanda Berria. Bere irlen gainetik hegan egingo genuke, argazki asko egingo_________________ gure familiari erakusteko... Gero irla bat aukeratuko genuke eta zuhaitzen gainean biziko ginateke, koalen lagunak izango _____________ eta "koalo"hizkuntza  hitz egiten ikasiko genuke.

genuke                                         genukeena                                       bagenitu
genituzke                                     genituzke                                         ginateke

ETA ORAIN, ANIMA ZAITEZTE ZUEK HORRELAKO ISTORIO BAT IDAZTEN! EA NOLAKOA DEN  ZUEN IRUDIMENA!!

Albiste motz gehiago!

Albiste gehiago iritsi dira gure erredakziora ;) Irakurri, irakurri... eta zuzendu! (parentesi artean, berri bakoitzean zenbat akats dauden jartzen du...)

GOBERNUAK ATZERRITAR LEGEA ALDATUKO DU (1)

Kataluniako gobernua atzerritar legea aldatuko du datorren astean. Barne Sailburuaren arabera, aldaketarekin atzerritarrentzat zailagoa izango da etortzea. Gobernuaren ustez krisi momentu honetan Kataluniak ezin du hartu atzerritar gehiago.

ZIGORTZAILEA ZIGORTUTA (1)

Gaur goizaldean, A Coruñan poliziak udaletxeko 3.zinegotzia mozkortuta harrapatu du bere autoan. Alkoholemia tasa hirukoizten zuen. Angel de Espadas zinegotziak "botiltzarra" zigortu zuen A Coruñan eta beti agertzen zen gazteek alkohola edatearen aurka. A Coruñako alkatea bere dimisioa eskatu du.


VALENTZIAKO EMAGALDU KLUBA ETA PP-ren USTELKERIA (2)

Vicente Igual, Valentziako politikariak, ustez, Majestic klubari baimen irregular bat eman zion. Horren truke, klubaren nagusiak 100.000€ ordainduko luke, PP-ren hauteskunde kanpaina finantziatuko. Orain gaia justiziaren esku dago.

Animo eta ea topatzen dituzuen akats txiki hauek!

martes, 22 de marzo de 2011

Albiste motz eta bitxiak!

Albiste motz pare bat uzten dizkizuet hemen...baina bietan akats pare bat daude...ea nork zuzentzen dituen!!

SUGE BAT HIL DA TITIAK HOZKATU ETA GERO!

Kirugia plastiko operazio gehiegi egin dizkioten emakume bati suge bat titiak hozkatu zizkion. Emakumea ondo zegoen (pixka bat mindua, hozkadarengatik) baina sugea hil egin zen. Albaitariak esan zuen sugea hil zen silikonarekin pozoinduta.

BERE ETXEA MANTENDU DU FRANCOREN LEGE BATI ESKER

Emakume batek bere etxea galdu behar zuen baina mantenduko Francoren lege bati esker. Bere senarra hil zen eta inmobiliariak emakumea etxetik bota nahi zuen, emakumea ez zen sinatzailea.  Emakumeak ez zuen sinatu bere etxearen kontratua, Espainiako Konstituzioaren aurrean emakumeek ezin zituzten kontratuak sinatu eta. Epaileak esan du senar-emazte bat zela eta, orduan, emakumeak parte hartu zuen kontratuan.

Tall rodó

Gure ikaskide den Patrok errezeta hau egin zuen (idatziz, ea noiz animatzen den benetakoa klasera ekartzera!!)...baina hutsune batzuk falta dira... ;)


Hasi baino lehen kazola zabal batean olioa, haragia gatzatu eta komino, oregano eta probentzal belarrekin bigundu bi edo hiru ordu.
Presio eltzean olio 6 goilarakada jarri. Olioa biguntzeko baliagarria da. Berotu __________(1) sutan 6 baratxuri ale txikituak jarri , gorritu arte. Orduan atera eta gorde.
Ondoren haragia jarri eta gorritu azal guztia sutan. Aldizka sardexka berezi batekin zizkatu. __________(2) koñak bi kopak gehitu eta sua igo alkohola erre arte. Orduan 15-20 minutu utzi sutan; haragia egina edukiko dugu orduan.
Azpil batean ipini eta haragia hoztu_________ hozkailuan jarri hobeto hozteko. Bitartean barazki guztiak eta baratzuriak eltzean ipiniko ditugu. Eltzeari estalkia jar__________ barazki salda edalontzi bat edo bi bota. 
Bost edo sei minutuz irakin. __________ sua kendu eta irabiagailua pasatu ondo txikitzeko eta nahasteko. Jarraian nahasketa iragazi eta gorde.
Haragia ondo hoztu_________ ondo xerratu. Azpilean bertan ipini eta salda gainean jarri, gatz puntua zuzenduz.  Dasta ezazu. Ondo badago labean berotu bost minutuz eta zerbitu daiteke. 
On egin neska-mutilak!




Ondoren    jarraian
ondoren    -takoan -tzerakoan   -takoan

miércoles, 16 de febrero de 2011

"Inglourious Basterds"


Zuzendaria eta guidoia: Quentin Tarantino. Aktoreak: Brad Pitt, Diane Kruguer, Christoph Waltz, Daniel Brühl, Mélanie Laurent, Eli Roth, Michael Fassbender, etab. 2009. Estatu Batuetan.

Istorioa: Agian, bi istorio paraleloak dira bigarren mundu gerrari buruz. Lehenengo da Shosannaren istorioa, judutar neska ikusi zen bere familiaren exekuzioa baina hies lortu zen eta beste identitatea hartu du Parisen zineman propietaria besala, baina aiherkundea handia dauka. Beste istorioa da amerikar-judatar brigadari buruz ("The Basterds"). Bere misio da nazirekin bukatu du. Bi istorioak lortu dute bukaeran, surrealistako egoerak eta koinzidentziak asko eta gero.

Onena: Ikusbide oso orijinala da, zuzendaria oso ona da, eta aktoreak zer esanik ez! Oso komenigarria da orijinal bertsio ikustea: Brad Pitt-en amerikar ahoskera italianon hitz egin saiatu du, barrekak irtenak egin nuen!

Okerrena: Biolentzia eta odola ez zaizu gustatzen ez duzu ikusi film hau. Azkenean, Tarantinoren pelikula da.

miércoles, 9 de febrero de 2011

Patuaren ironia


Patuaren ironia (Ironia sud'by ili s liogkim parom)
Zuzendaria: Eldar Riasanov. Gidoia: Emil Braginski eta Eldar Riasanov. Aktoreak: Andriei Miagkov, Barbara Brylska eta Iurii Iakovlev. 1976 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Moskun. Bere andregaiarekin gabon zaharra ospatu baino lehen, berrogeitaka urteko amazuloa Evgeni (Jenia) saunara doa hiru lagunarekin. Han, bainua eta gero, lagunek vodka eta garagardo asko edaten dituzte eta Jenia eta bere laguna Saxa mozkor-mozkor eginda lo hartzen dute. Saxa Leningradera joan behar du, baina lagun besteek, mozkorrak ere bai, Sacen ordez lo seko dagoen Jenia hegazkinera sartzen dute. Bera Leningradeko aireportuan esnatzen da, baina Moskun egotea pentsatzen da. Taxia hartzen du eta bere Moskuko norabidea ematen dio gidaria. Bere auzoa, auzo sobietar tipikoa da, eta kale izena, eraikina eta pisua berdin-berdinak daude Leningraden. Giltza eta guzti berea da, horregatik, Jenia apartamentura sartzen da eta esnatzen da. Minutu gutxi geroago apartamentuan bizi den neska ilehoria, Nadia, sartzen da eta prakarik gabeko ezezaguna topatzen du bere ohean.

Pelikula hau oso ospetsua zen SESB eta Urte Berri egun bakoitzean errusierako eta errepublika sobietar ohi bestetako telebista ematen du.

Onena: Gidoia ironia finarekin deskribatzen du gizarte sobietarreko berdintasun gehiegikeriak. Filmeko abestiak oso onak dira. Idazle errusiar ezagunaren poemak (adibidez Pasternaken, Tsvetaeven eta Evtuchenkorenak) musika jarri zituen eta abeslari famatuak ahots grabatu zituzten.
Okerrena: Filma, barru-barruan, komedia erromantikoa da, eta momentu batean pinpirin samarra ematen du. Agerraldi batzuk errepikakorrak dira, agian.

Xosé

The king's speech



"Erregearen hitzaldia"
Fitxa teknikoa:
*Aktoreak: Colin Firth, Geoffrey Rush, Helena Bonhan, Guy pearce...
*Zuzendaria: Tom Hooper
* Ekoizpena: 2010 Erreinu Batuan
* Sariak Oskarreko proposatua
*Zeri buruzkoa da?
Lagunari eta ahalmenari hobetzeko zailtasunak buruzkoa da.Erregaren bidea bilatzeko bere ahoa eta agintea.
Istorioa: Erregea Jorge V hil da eta bere oinordekoak kargua abdikatzen du, beraz, beste anai batek, Bertie, tronua lortzen du.
Bertie haurtzarotik motela da.Bere emaztea harremanetan jarri zen logopeda xelebre batekin, Lionel.
Hasieran ez dute ulertzen baina bukaeran lagunak izango dira. Erregea arazoa gainditu zuen eta hitzaldi bat oso hunkigarria eman zuen.
Gertaera errealetan oinarrituta dago.

Asun

lunes, 7 de febrero de 2011

FILM BAT IKUSI DUT_Brothers


Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Jim Sheridan.
Gidoia: David Benioff (Susanne Bier eta Anders Thomas Jensen-eren gidoia funtsatu da)
Musika:Thomas Newman / Argazkilaritza:Frederick Elmes
Estatu Batuan, 2009.

Zeri buruzkoa da? Zer kontatzen du?
Estatu Batuarra familia baten harremanak eta gerrako ondorioak buruzkoa da
Estatu Batuarra familia baten harremanak eta gerrako ondorioak kontatzen ditu filmak.

Istorioa
Film hau oraingo da. Bi arreba daude…Arreba batek, handien, ezkondu da eta semeak dauzka. Bere lana, militarra da eta Afganistaneko gerran borroka egiten du. Beste arrebak ez da hain arduradun eta gehiegi pixka bat hondamen da ere.
Arrebak ez dira gaizki moldatzen baina bere aita ez da konpontzen txikiarekin, pentsatzen du bere semea makala baita.
Txikiaren arreba kontsolatzen du bere koinata, bere arreba gerran dagoenean…

Okerrena
Aktore hoberena eta abesti hoberena hautagaiak dira, urre-globoan.

lunes, 31 de enero de 2011

Zer gertatuko litzateke...?

Aukeratu galderaren bat (edo batzuk) eta erantzun...Zer gertatuKO litzateke???

Telebista desagertuko balitz?
.....
Drogak legeztatuko balira?
....
Gobernuburu guztiak emakumeak balira?
....
Petrolioa bukatuko balitz?
....
Zientzilariek Jainkoa existitzen dela frogatuko balute?
....

Erantzun orijinalenak saria edukiko du!!! Zein den saria?? Pentsatuko dugu...goxokiren bat edo horrelakoren bat! ;) Gogoratu...litzateke, luke, lituzke, lukete, lirateke, nintzateke, nuke... gora baldintzak!!! :)

Animo!

lunes, 24 de enero de 2011

Bideo lehiaketa

 Bideo lehiaketa prestatzen hasi gara eta horregatik, iazko lan batzuk utziko dizkizuet hemen, ideiak hartu eta gozatzeko! Animo eta ea zer nolako lanak egiten ditugun aurten!!










lunes, 17 de enero de 2011

ASMOAK...

 Kaixo denoi!

Nire 2011ko asmoak, hemen daukazue:

☻ Dutxan abestiko dut
☻Gorroto hitza zure hiztegitik ezabatuko dut

Klasean egin dugu, baina gainera, ohitura txar bat puskatuko dut...


sábado, 15 de enero de 2011


Gure amaiera atzeratu dugu, baina oraindik ez dakigu noiz eta nola gelditzen.

Hemeretzigarren mendearen erdian, bizi-itxaropena 45 urte zen... orain, 81 urte, bikoitza! Naturak edo Jainkoak lauzpabost hamarkada eman zizkigun baina gizakiak bere bizitza luzatzea erabaki zuen eta jokoaren arauak aldatu zituen. Orain, naturaren kontra bizi gara.

Aspaldi bihotza gelditzen zitzaigun bat batean. Gaizkoadurek (infekzioek) edo istripuek hil gintuzten azkar. Gure amaierako zuzena oso laburra zen. Gaur eguna, ordea, endekapenezko gaixotasunek hiltzen gaitu astiro, oso astiro. Gehiago bizi gara, bai horixe, baina orokorrean urte txar asko bizi izan behar dugu ere bai.

Bizitza luzatzea eskubide bat da, jakina, baina gizarteak bere betebehar (obligazio) dela uste du. Ni ez nago konforme. Luzatzea eskubide bat bada, bizitza moztea ere bai.

Gaur egun minik gabe egitea posible da. Zergatik heriotza duina beldurtzen gaitu? Zergatik ez da erraza? Jainkoa bagara bizitza luzatzea, jainkoa izan gaitezke mozterako... Baina, ziur?

Ferran Miralles