"Zinema Euskaraz Gabonetan"
Abenduaren 22tik aurrera, kulturklik eta eitb.com webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskainiko dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Zinema euskaraz eta doan ikusteko aukera berritzaile honetarako, film horien eskubideen inguruko akordioa ere mamitu da. Printzipioz, film bakoitza 2.000 erabiltzailek ikusi ahal izango dute, hau da, ordenagailu bidez zinema ikusteko 60.000 gonbidapen banatuko dira. Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Haragijaleen krisia, Cristobal Molón, Glup, zabor bizidunak eta Animal channel dira, besteak beste, ekimen honetarako aukeratu diren animaziozko 20 filmetako batzuk. Gainerako 10 fikziozko filmen artean, Aupa Etxebeste, 80 egunean, Ander eta Obaba bezalako tituluak aurki ditzakegu. Hona hemen zerrenda osoa:

- Aupa Etxebeste!
- Kutsidazu bidea, Ixabel
- Nömadak TX
- Ander
- Zorion perfektua
- 80 egunean
- Hauskor
- Bizitzaren orbanak
- Obaba
- Baso ilunean
- Kronokrimenak
- Casual day
- Berri ona
- Lucio
- Nire aitaren etxea
- Txokolate apur bat
- Hodeiak pintatzeko makina
- Go!azen
- Karramarro uhartea
- Megasonikoak
- Ametsen lapurra
- Glup, zabor bizidunak
- Supertramps
- Pailazokeriak
- Betizu eta urrezko zintzarria
- Cristobal Molon
- Animal channel
- Haragijaleen krisia
- Olentzero eta oparien ordua
- Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila
http://www.kulturklik.euskadi.net/?p=48991&lang=eu
http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/
No hay comentarios:
Publicar un comentario