Xabier Lete (Oiartzun 1944, Donostia 2010) euskal idazle, poeta eta kantari handia atzo gauean hil zen. Bezperatik Donostiako erietxean zeukaten, lasaigarriak emanda, haren osasunak okerrera egin zuelako. 1985ean gaixotasun larri bat antzeman zioten, eta borroka latzean bizi izan da azken 25 urteotan. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, baina kantaria baino gehiago idazlea izan da, eta poesian eman ditu alerik ederrenak. Azken liburua duela bi urte argitaratu zuen: Egunsentiaren esku izoztuetan.info gehiago: http://www.berria.info/
No hay comentarios:
Publicar un comentario