domingo, 26 de diciembre de 2010

Loterian zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta galtzeko aukera handiagoak

 (Sustatu.com-etik hartua)

Adam Smith ekonomilari eta filosofo eskoziarrak zenbait gogoeta egin zituen Loteriaren absurduaz, eta gogoeta horiek gaztelaniazko blog batean bildu dituzte. Adam Smithek duela 234 urte idatzi zuen "zorte ona izateko" gizakion "konfidantza barregarriaz".
Loterian zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta galtzeko aukera handiagoak
Loteria tokatzeko aukera 16,5 milioiren artean bat da, eta Gabonetako loteriaren kasuan 85.000tik bat.
Gizaki orok bere arrakastarako aukerak neurriz kanpo baloratzen ditu, eta gutxi neurtzen ditu porroterako aukerak.
Hori dela eta, Adam Smithen esanetan, ez dago bidezkoa den loteriarik.
Munduak ez du sekula ikusi, eta ez du sekula ikusiko, bidezkoa den loteriarik, zeinetan irabazi guztiak eta galera guztiak parekatuta egongo liratekeen. Hala izango balitz, Loteria antolatzen duenak ez luke inongo irabazirik izango.
Loteriaren prezioa igo egiten dute baita loteria publikoetan ere. "%20, %30 eta batzuetan %40" azaltzen du Smithek. Horregatik ondorioztatzen du Smithek zenbat eta loteria gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago daudela galtzeko:
  • Zozketako txartel guztiak erosiz gero, galera segurua da.
  • Hortaz, zenbat eta txartel gehiago erosi, galtzeko orduan eta aukera handiagoak.
Hala ere, parte hartzen dutenean gailentzen da "gutxienez dirua berreskuratzeko haina" egokitzeko esperantza. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek iazko Gabonetan 69,10 euro gastatu zituzten bataz beste, guztira 147.958 milioi euro.
Adam Smith ekonomiaren aitatzat hartzen da, eta ideologia liberalaren diskurso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion. Autore honi buruz gehiago Wikipedian. (jatorrizko artikulua, hemen: http://sustatu.com/1292765693)
Eta zuek, jokatu al duzue aurtengo Loterian?  Zer iruditzen zaizue artikuluan esaten dena?Egia al da zenbat eta gehiago erosi, orduan eta galtzeko aukera handiagoa dela?

No hay comentarios:

Publicar un comentario