Hau Bartzelonako Euskal Etxeko 4.mailako ikasleen bloga da. Klasean lantzen ari garen gaiei buruz hitz egiteaz gain, bestelako gauza askorekin hornitzeko asmoa dugu. Pixkanaka-pixkanaka. Pausuz-pausu. Astiro baina seguru, pausu ziurrak emanez. Hortik dator blogaren izenaren bigarren zatia: makuilu.
Pausuz-pausu joango gara blogarekin, ikasketa prozesuarekin bezala, baina lokartu gabe. Ez lokartzeko erabiliko dugu bloga, motibazio modura, bixi-bixi mantentzeko...eta horretarako, blogaren izenaren lehen zatia: akuilu.
Eta akuilua eta makuilua batera erabilita, euskaraz...Hau da, zein da pausuz-pausu, ziurtasunez, baina lokartu gabe eta bizitasunez ikastearen emaitza? Ba hauxe:
Bai, euskaraz, akuilu-makuilu hitzak "zanco" hitza esan nahi du, hau da, ikasprozesuaren abiadura, ziurtasunez eta pausuz-pausuz eginez gero, motibazioa galdu gabe, zankoen gainean ibilita bezain azkarra izan daiteke... beraz, badakizue! Aurrera!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario