domingo, 26 de diciembre de 2010

Loterian zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta galtzeko aukera handiagoak

 (Sustatu.com-etik hartua)

Adam Smith ekonomilari eta filosofo eskoziarrak zenbait gogoeta egin zituen Loteriaren absurduaz, eta gogoeta horiek gaztelaniazko blog batean bildu dituzte. Adam Smithek duela 234 urte idatzi zuen "zorte ona izateko" gizakion "konfidantza barregarriaz".
Loterian zenbat eta gehiago jokatu, orduan eta galtzeko aukera handiagoak
Loteria tokatzeko aukera 16,5 milioiren artean bat da, eta Gabonetako loteriaren kasuan 85.000tik bat.
Gizaki orok bere arrakastarako aukerak neurriz kanpo baloratzen ditu, eta gutxi neurtzen ditu porroterako aukerak.
Hori dela eta, Adam Smithen esanetan, ez dago bidezkoa den loteriarik.
Munduak ez du sekula ikusi, eta ez du sekula ikusiko, bidezkoa den loteriarik, zeinetan irabazi guztiak eta galera guztiak parekatuta egongo liratekeen. Hala izango balitz, Loteria antolatzen duenak ez luke inongo irabazirik izango.
Loteriaren prezioa igo egiten dute baita loteria publikoetan ere. "%20, %30 eta batzuetan %40" azaltzen du Smithek. Horregatik ondorioztatzen du Smithek zenbat eta loteria gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago daudela galtzeko:
  • Zozketako txartel guztiak erosiz gero, galera segurua da.
  • Hortaz, zenbat eta txartel gehiago erosi, galtzeko orduan eta aukera handiagoak.
Hala ere, parte hartzen dutenean gailentzen da "gutxienez dirua berreskuratzeko haina" egokitzeko esperantza. Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek iazko Gabonetan 69,10 euro gastatu zituzten bataz beste, guztira 147.958 milioi euro.
Adam Smith ekonomiaren aitatzat hartzen da, eta ideologia liberalaren diskurso ekonomikoari funtsezko ekarpenak egin zizkion. Autore honi buruz gehiago Wikipedian. (jatorrizko artikulua, hemen: http://sustatu.com/1292765693)
Eta zuek, jokatu al duzue aurtengo Loterian?  Zer iruditzen zaizue artikuluan esaten dena?Egia al da zenbat eta gehiago erosi, orduan eta galtzeko aukera handiagoa dela?

miércoles, 22 de diciembre de 2010

"Zinema Euskaraz Gabonetan"

Abenduaren 22tik aurrera, kulturklik eta eitb.com webguneek 30 film euskaraz eta on line ikusteko aukera eskainiko dute, baina deskargatzeko aukerarik gabe. Zinema euskaraz eta doan ikusteko aukera berritzaile honetarako, film horien eskubideen inguruko akordioa ere mamitu da. Printzipioz, film bakoitza 2.000 erabiltzailek ikusi ahal izango dute, hau da, ordenagailu bidez zinema ikusteko 60.000 gonbidapen banatuko dira. Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Haragijaleen krisia, Cristobal Molón, Glup, zabor bizidunak eta Animal channel dira, besteak beste, ekimen honetarako aukeratu diren animaziozko 20 filmetako batzuk. Gainerako 10 fikziozko filmen artean, Aupa Etxebeste, 80 egunean, Ander eta Obaba bezalako tituluak aurki ditzakegu. Hona hemen zerrenda osoa:


  1. Aupa Etxebeste!
  2. Kutsidazu bidea, Ixabel
  3. Nömadak TX
  4. Ander
  5. Zorion perfektua
  6. 80 egunean
  7. Hauskor
  8. Bizitzaren orbanak
  9. Obaba
  10. Baso ilunean
  11. Kronokrimenak
  12. Casual day
  13. Berri ona
  14. Lucio
  15. Nire aitaren etxea
  16. Txokolate apur bat
  17. Hodeiak pintatzeko makina
  18. Go!azen
  19. Karramarro uhartea
  20. Megasonikoak
  21. Ametsen lapurra
  22. Glup, zabor bizidunak
  23. Supertramps
  24. Pailazokeriak
  25. Betizu eta urrezko zintzarria
  26. Cristobal Molon
  27. Animal channel
  28. Haragijaleen krisia
  29. Olentzero eta oparien ordua
  30. Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila

   
http://www.kulturklik.euskadi.net/?p=48991&lang=eu 

http://www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/              

lunes, 20 de diciembre de 2010

Gabonak munduko beste leku batzuetan

Nola uler daitezke Gabonak? Segururaski, solaskidearen araberakoa izango da erantzuna, bere erlijio-sinismen, jatorri eta kultura mailaren araberakoak.
Historiari begiratzeak, hala ere, ikuspegi zabalagoa eskaintzen digu Eguberriei buruz eta sorreratik gaur arte, esanahia huts-hutsean erlijiosoa zenetik gaur egun arte herrialde bakoitzean izan duen bilakaeraren berri ere ematen digu. Beste kultura batzuetara, beste herrialde batzuetara begiratu eta berehala ohartuko gara erlijio-ospakizunek eta jai herrikoiek zerikusi gutxi dutela planetako bazter honetan Gabonez dugun kontzeptuarekin. Musulmanek, adibidez, Ramadan ospakizuna egiten dute (aurten abenduaren 9an hasiko da); Hong Kong-en, Ta Chiu ospatzen da; Indian Lakshmi jainkosaren ohorezko ospakizuna eta Brasilen beste hainbeste egiten dute Yemanjá izenekoarekin. Baina badago jaiotza antolatzeko modu gehiago ere.

Tongako irlek lehenago ikusiko dute 2000. urtea

Beren kokapen geografikoaren eraginez, Ozeano Bareko irla hauek izango dira 2000. urteari ongietorria ematen lehenak. Hegoaldeko itsasoetako herrialde txiki horretan ia bi urte daramate ospakizunak prestatzen. Urteko azken egunean zuzien argiz beteko dira irlako hondartzak eta danborren kontzertu izugarri bat eskainiko da, Rarotongan Drumming Circle izenekoa. Gainera, abenduaren 29tik urtarrilaren 4ra bitartean, New Dow of Time Festival delakoaren barruan antolaturiko kontzertuak gozatu ahal izango dituzte bertako zein bisitariek. Eta indarrak berritzeko, garai honetako jaki tipikoak: indioilar errea, fruta-pudina eta pavlova (arrautzaz egindako postrea).

Norvegia: kandelak, iratxoak eta elurra

Norvegiarrek kandela-argi eta etxe-txokoko suarekin lotzen dituzte Eguberriak. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez, hasten dira eguberri-aurreko ospakizunak eta gau horretan Eguberrietako lehen afari berezia izaten dute etxeko animaliek. Norvegiarrek otarrez, linu-abarrezko koroaz eta pinu-buru edo intxaurrez egindako iratxo-irudiz apaindu ohi dute etxea. Eguberri eguneko ospakizuna abenduaren 24ko arratsaldeko 5etan hasten da. Norvegiako etxeetako mahaian ez da falta izango arroz-ahia, barruan almendra bat gordeta duena, aurkitzen duenari zortea emateko. Izokina, bakailaoa, haragi-albondigak, elur-orein patea ahabiekin, baia-krema... eta garagardoa eta akevitt -Norvegiako pattarra- erruz; horixe da eguberri garaiko gastronomia norvegiarra. Afalostean, Gabonetako arbola piztu eta julenisse edo Eguberri egunean Papa Noël bihurtzen den eguberri-iratxoaren zain geratzen dira haurrak.

Australia, Eguberria uda-udan

Australiako Eguberriek Paris, London edo New Yorkek adina glamour izaten dute; baina hiri horietan hotza eta elurra nagusitzen diren bitartean, Australian eguzkia bete-betean eta 25-38 gradu zentigradu bitarteko tenperatura izaten dute. Abenduaren 25aren aurreko egunetan Carols by Candlelight (Gabon kantak kandela argitan) izeneko kontzertura joan ohi da familia asko, estalkiak eta kandelak hartuta; Australia guztiko parke eta kiroldegietan ospatu ohi diren ikuskizun jendetsuak dira. Ospakizunaren osagarri gisa, picnic-ak egiten dira parke, lorategi eta hondartzetan. Menua: itsaskia, urdaiazpiko gozoa, entsalada, haragi hotza eta pudin beroa arrautza-esnearekin. Antipodetan, kapela, tirantedun kamiseta urdin iluna eta galtza motz handiak soinean dituen Santa Claus berezia etortzen zaie haurrei: Swag Man izenekoa.

Italian dilistak nahiago Urtezahar-gauean

Gabon gauean ohiko cenone (afari handia) ospatzeko biltzen dira italiarrak, menua leku batetik bestera apur bat aldatu ohi den arren: pasta betea kapoi-saldatan egosia, spagettiak muxilekin, aingirak, barazkiak eta turroia. Gau horretan bertan Papa Noëlen bisita izaten dute haurrek. Baina opari gehiago ere izaten dute: urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak ekartzen dituenak. Gabonzahar-gauean, mahatsaren ordez dilistak jaten dituzte, urte berriari zorte ona eskatzeko. Zorte ona ekartzen duen beste ohitura bat lentzeria gorria oparitzea omen da. Iragan amaituaren sinbolo gisa traste zaharrak leihotik behera botatzeko ohitura ere oso errotuta dago, batez ere Erroma eta Napoliko herritarren artean.

San Nikolasek eramaten ditu Eguberriak Alemaniara

Alemaniako haurrek San Nikolasen bisita izaten dute abenduaren 5etik 6rako gauean. Baina hark ekarritako opariak ez dira abenduaren 24ra arte irekitzen. Zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak abestu ondoren irekitzen dira opariak. Santa Barbararen adar, goroldio eta intxaur margotuekin apaindu ohi dute alemaniarrek etxea Eguberrietan eta mahaiak janariz gainezka izaten dira: antzarrak sagarrez beteak, txerri-haragi errea, ilarrak, arraina, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko azken egunean San Silbestre izaten da protagonista. Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta suzko gazteluak erretzen dituzte izpiritu gaiztoak uxatzeko.

Errusia: Matriuskak txikienentzat

Eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute eta horregatik, egun batzuk geroago izaten dira ospakizunak. Errusiako etxeetan hamabi plater izaten dira Eguberri gaueko afarian, plater bat apostolu bakoitzaren omenez. Arraina eta erremolatxa-zopa izaten da herrialde hartako gabonetako jaki nagusia. Urteberri egunean Izotzezko Aitona edo Maroz-en bisita izaten zuten Errusiako haurrek; Papa Noël bezala, agure bizar-zuria da, arropa gorri handiz eta bota beltzez jantzia. Pertsonaia maite horrek laguntzailea ere izaten du, Elurrezko Neskatila, eta jostailuak (txikienei bakarrik), jengibrezko pastelak eta Matriuskak (barruan panpin txikiagoak dituzten panpin errusiarrak) partitzen ditu.

Mexikon, Posadak eta Gauerdiko Meza

Mexikon abenduaren 16an hasi ohi dira Eguberritako ospakizunak Posadas izenekoekin (San Josek eta Birjinak Belenerako bidaian ostatua aurkitzeko izan zituzten arazoak gogorarazteko antzezpenak). Bederatzi egunetan zehar, Gabon-gauera arte, eguberritako ohiturak gorde zale diren familiek euren etxean egiten dute txandaka posada edo ostatua. Antzezpenaren ondoren, jaiari ekiten zaio: umeek Satanas irudikatzen duen gozo-eltzea apurtzen dute, laranja, mandarina, azukre-kaina eta mani fruituz betea. Eguberri-gauean, meza ondoren egiten da afaria. Gauerdiko Meza edo elizkizun hori urtearen azken egunean ere egiten da. Egun horretan etxea erratzez garbitzeko ohitura dago, zortea garbi sar dadin. Errege Eguna Estatu espainiarrean bezala ospatzen da, errege magoei ongietorria egin eta erroskoa janez.

Brasil, Copacabanako olatuen artean

Brasilgo Eguberriaren ospakizunean garrantzi berezia du itsasoak. Eguberri-gauean suzko erruberaz argitzen da Ipanema eta Copacabanako hondartzetako zerua. Copacabana ospetsuan, "filhas do santo" direlakoek (apaiz emakume afrikarrek) kandelak piztu eta lorez eta opariz beteriko txalupa txikiak botatzen dituzte itsasora. Itsasoak eramatea seinale ona da, Yemanjá Itsasoetako Jainkosak urte berria bedeinkatu egiten duela esan nahi baitu horrek. Jainkosa horrek bedeinkatu egiten ditu Salvador de Bahía-ko bizilagunak, zuriz edo urte berriko candombé santuaren kolorez jantzita, itsasoan oinak bustitzen dituztenean.

Japonian etxeak garbitu ohi dira

Abendua iristean, zorrak kitatu, etxeak eta ondasunak garbitu eta jantziak berritzen hasten dira japoniarrak, urte berriaren hasierako prestakuntza gisa. Abenduaren 31n Omisoka edo Urtearen Amaierako Egun Handia ospatzen da. Ohiturak dioenez, etxearen garbiketa berezia egin behar da egun horretan eta gero familia osoarekin batera fideo-katilukadak jan, bizitza luzearen sinbolo gisa. Tenpluetako kanpaiek errepikaz urtearen hasiera iragartzen dutenean, japoniarrak hurbileneko santutegi sintoistara joaten dira, ohiturari jarraiki. Japonian urtarrilaren 4an amaitu ohi dira eguberritako ospakizunak.

Indian apirilean hasiko da urte berria

Abenduaren 25ean jai nazionala ospatzen da Indian eta herrialde hartan bizi diren 20 milioi kristauek Eguberria ospatzen dute, mendebaldeko ohiturarei jarraituz. Urte Berria, hala ere, egutegi hinduaren arabera ospatzen da, apirilaren 20an, su handi eta errito-bainuekin. Egun horretan miloika erromes bainatzen da Ganges ibaian edo putzu eta urmael sakratuetan. Baina Eguberrien antzik handiena duen festa hindua, desberdintasun espiritualak gorabehera, Diwali izenekoa da. Ospakizun horretan Lakshmi, aberastasun eta oparotasunaren jainkosa, gurtzen da eta adiskide eta senideak bildu egiten dira, jokoan egin eta elkarri opariak egiteko.



Zein da gehien gustatzen zaizuen ohitura? Zergatik? Ezagutzen al duzue beste ohitura bitxirik? Kontatu, kontatu...

Hiru txerritxoen istorioa

Klasean egin genuen bezala, istorio hau luzatu ahal da...zer gertatu zen ondoren txerritxoekin? Eta otsoarekin? Zer gertatu zen ondoren umeen opariekin?...

domingo, 19 de diciembre de 2010

Santo tomas!! Talo ta Txakoli!!!


Gure Amamak prest daude taloak egitera!!!
Egun honetan, Bartzelonan,Bilbo, Donosti eta herri batzuetan Santo Tomaseko eguna ospatzen dugu. Urte honetan ezin daiteke falta talorik!!! Errezeta hau ez da hain zaila baina badauka bere “miga”. Har boligrafo bat eta apuntatu osagaiak:

Osagaiak (4 pertsonentzako):

Arto-irina (350 grs.)
Ura (250 ml.)
Gatza
Txorizo, morcilla, txololatea... nahi duzun taloarekin jateko

Zelan egin:

1.Irina ontzi batean jarri. Irin tontorraren erdian zuloa egin eta gatza pixka bat bota.

2.Berotu ura ontzi batean eta gero apurka apurka gehitu irinara

3. Eskuekin (edo espatula batekin) oreatu irina, ura eta gatza homogeneoa geratu arte. Eskuetan itsasten ez dena.

4. Zapi busti batez estali orea eta 30 minutuz egoten utzi.

5. Ore-bolatxoak egin eta zanpatu harik eta opila mehea lortu arte. Plantxa berotu eta opila berogailuaren gainean jarriz alde bietatik egin,txigortu arte.

Orain prest dago gure taloak jateko txorizoarekin, morcillarekin, gehigarriarekin, txokolatearekin bla bla bla bla :p

Hiztegia:

Oreatu = Amasar
Orea = Masa
Zanpatu = pisotear, aplastar
Opila = Torta, panecillo, bollo
Txigortu = Tostar

domingo, 5 de diciembre de 2010

Xabier Lete hil da

Xabier Lete (Oiartzun 1944, Donostia 2010) euskal idazle, poeta eta kantari handia atzo gauean hil zen. Bezperatik Donostiako erietxean zeukaten, lasaigarriak emanda, haren osasunak okerrera egin zuelako. 1985ean gaixotasun larri bat antzeman zioten, eta borroka latzean bizi izan da azken 25 urteotan. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, baina kantaria baino gehiago idazlea izan da, eta poesian eman ditu alerik ederrenak. Azken liburua duela bi urte argitaratu zuen: Egunsentiaren esku izoztuetan.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

Hauteskunde kanpainak, zertarako?

Azken bi asteetan hauteskundeei buruz hitz egiten aritu gara klasean, eta baita klaseko hauteskundeak egin ere!! Hementxe uzten dizuet klasean egin ez dugun ariketatxo bat; zertarako balio dute kanpainek? Entzun irratsaioa eta gero galderak erantzun. Azkenik, komentarioetan zure iritzia plazaratu ezazu!

Hauteskunde kanpainak ezertarao balio al dute?

*Zertarako balio dute mitinek?

*Mitinak konbentzitzeko egiten al dira?

*Mitinetan programari buruz hitz egiten al dute?

*Hauteskundetan programa garrantzitsua al da? Orduan, zer da garrantzitsuena?

*Nori diote errespetu hizlariek?

*Zertarako balio dute kanpainek?

*Nolakoa da komunikabideen eragina?

Hemen dugu gure bloga, hemen dugu akuilu-makuilu!

Hau Bartzelonako Euskal Etxeko 4.mailako ikasleen bloga da. Klasean lantzen ari garen gaiei buruz hitz egiteaz gain, bestelako gauza askorekin hornitzeko asmoa dugu. Pixkanaka-pixkanaka. Pausuz-pausu. Astiro baina seguru, pausu ziurrak emanez. Hortik dator blogaren izenaren bigarren zatia: makuilu.

Pausuz-pausu joango gara blogarekin, ikasketa prozesuarekin bezala, baina lokartu gabe. Ez lokartzeko erabiliko dugu bloga, motibazio modura, bixi-bixi mantentzeko...eta horretarako, blogaren izenaren lehen zatia: akuilu.

Eta akuilua eta makuilua batera erabilita, euskaraz...Hau da, zein da pausuz-pausu, ziurtasunez, baina lokartu gabe eta bizitasunez ikastearen emaitza? Ba hauxe:

Bai, euskaraz, akuilu-makuilu hitzak "zanco" hitza esan nahi du, hau da, ikasprozesuaren abiadura, ziurtasunez eta pausuz-pausuz eginez gero, motibazioa galdu gabe, zankoen gainean ibilita bezain azkarra izan daiteke... beraz, badakizue! Aurrera!!